INNOVARRATIA Arratiako enpresetan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak identifikatzean, zehaztean eta, hala badagokio, garatzean datzan proiektua da, Zulaibar Campusean eskuragarri dagoen berrikuntza teknologikoa oinarritzat hartuta (eskualdeko dinamizazio sozioekonomikoko polo berria).
HELBURUA:
Arratiako industria-sarera hurbiltzeko dinamiken bidez, jarduera teknologiko berritzailea bultzatzea, enpresei beren erronkak lortzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, Zulaibar Campusak eskaintzen dituen instalazioetan eta ezagutzan oinarrituta.
2023ko EMAITZA:
- Eskualdeko 5 enpresek errepikatu egin dute
- 2 enpresa gehiago sartu dira proiektuan
- 2 proiektu identifikatuta datorren urterako
- 15 berrikuntza proiektu guztira
2024ko EMAITZA:
- Eskualdeko 8 enpresek parte hartu dute
- 4 enpresek pasa den urtean ere parte hartu zuten eta aurtengo honetan beste 4 sartu dira
- 14 berrikuntza proiektu landu dira ekimenaren barruan
- 3 enpresek urte honetan 3 berrikuntza proiektu garatu dituzte