ERROTA FUNDAZIOA, Arrratia eskualdeko garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Gure helburua Arratiako enpresa ehuna indartzea, ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea, eta eskualdea bizi eta lan egiteko lurralde erakargarri, lehiakor eta iraunkorra bihurtzea da.

Fundazioak tokiko erakunde publiko eta pribatuen lankidetzan garapen proiektuak koordinatzen eta bultzatzen ditu, Biherko Arratia Plan Estrategikoan ezarritako helburu estrategikoak betetzeko. Horrez gain, Errota Fundazioa Arratiaren etorkizuna eraikitzeko tresna estrategikoa da, tokiko gizartea eta enpresa mundua indartzen lagunduz, betiere eskualdearen nortasuna eta balioak errespetatuz.

Historia

Azken urteetan Arratiako Industri arloan izandako beherapenak sortutako kezkatatik, Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizatu eta eskualdearen lehiakortasuna hobetzeko helburuz, Arratiagaz konprometituta zeuden eragileen artean berbetan hasi zan Errota sortzeko prozesua.

2015 Hazia eta sorrera
Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Agentzia sortzeko ideia bultzatu zen, eta lehenengo lantaldea eratu zen.
2016 Lehen urratsak jendeaurrean
Urtarrilean proiektuaren aurkezpen publikoa egin zen Arratian. Eta urte amaieran "Errotariok" elkartearen sorrera eta proiektuko lehen kontratazioa; egitasmoaren profesionalizazioa Areatzako bulegoetan.
2017 Finkatzea eta hedapena
Ekainean Errota Fundazioa ofizialki sortu zen eta, azaroan, euskara sustatzeko "eusGara" proiektuaren aurkezpena egin zen.
2022 Aliantza estrategikoak
Errota Fundazioa "Campus Zulaibar" proiektuan murgildu zen, lankidetza estrategikoak indartuz.
2024-2025 Barne egituraketa
Lan taldearen berrantolaketa eta barne egituraren sendotzea.
2025 Biherko Arratia
"Biherko Arratia" Plan Estrategikoaren lanketa eta definizioa.
2026 apirila. Biherko Arratia plan estrategikoaren aurkezpena
Arratiaren etorkizuna elkarrekin marrazten hasi ginen unea.
2021-2024 Plan Estrategikoa

“Biherko Arratia”

Biherko Arratia 2025ean sortutako ekimena da, Arratia eskualdeko eragile publiko, pribatu eta sozialekin elkarlanean garatua. Aurrekaririk gabeko proiektu bat da, izan ere, lehen aldiz bailarako eragile desberdinak mahai berean bildu dira, eskualdearen etorkizun sozioekonomikoa modu partekatuan lantzeko. Elkarlan horretatik sortu da motibazioz eta ilusioz beteriko proiektu ausarta, Arratiak gaur egun bizi duen testuinguru ekonomiko eta sozialari modu berritzailean erantzuteko helburua duena.

Garapen sozioekonomikoaren ikuspegitik, helburu nagusia, Arratia bailararen etorkizunerako norabide estrategiko partekatua definitzea izan da. Proiektu bateratuen diseinuaren bidez, lurralde kohesionatuago, lehiakorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea bilatu da, pertsonak eta lurraldea erdigunean jarriz.

Errotaren erronkak

Gazteek Arratian lan egiteko eta bertan bizitzeko aukerak sortu eskualdearen etorkizuna bermatzeko.
Arratiako biztanleriaren zahartzeak adinekoen isolamendua eta zaintza beharrak areagotzen ditu, lankidetza eta kudeaketa beharrezkoak dira helduen ongizatea bermatu eta hobetzeko.
Enpresa sare dibertsifikatu eta egonkor bat sortu, eskualdeak trantsizio ekologikoaren eta digitalaren erronkei eta aukerei modu eraginkorrean erantzun ahal izateko, eta etorkizunean garapen ekonomiko iraunkorra eta lehiakorra bermatzeko.
Belaunaldi erreleboaren arazoari aurre egin, Arratiako egitura ekonomikoa mantendu eta etorkizuneko garapena bermatzeko.
Tokiko merkataritza eta zerbitzu-sarea indartu eta garatu, komunitatearen eguneroko bizitzaren oinarria bermatzeko eta areagotzeko.
Arratian enplegu sorrera eta mantentzea aktiboki bultzatu (ekintzailetza, berrikuntza, barne- ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten zerbitzuen eskaintza bultzatuz)
Lehen sektorearen gainbeherari aurre egiteko tokiko erakunde eta komunitateekin lankidetza sortu, lehen sektoreak Arratian etorkizuna eta gazteen interesa izan dezan.
Arratia euskararen arnasgune izaten jarraitzeko eta bertako euskara indartzeko beharrezkoak diren ekintza irmoak, adostasun zabalak eta lankidetza esparruak sortu.
Sektore publikoarekin batera herritar eta eragile ezberdinen beharrizanak identifikatzeko elkarlana bultzatu.
Ekintzailetza, kultura eta gizarte ekonomiaren baloreak herritarrengan sustatu eta enpresa jendartearekin konektatu.

Gobernantza eredua

Taldea
KIZKITZA AURREKOETXEA ALTUNA
Errota Fundazioko koordinatzailea
ANDER ARAKISTAIN ETXABE
Enpresa berrikuntza teknikaria
ARGIÑE LARREA TXARTERINA
Enpresa berrikuntza teknikaria
IRAIDE ARTETXE
Enpresa berrikuntza teknikaria

ERROTA ZIFRATAN

82
Proiektu enpresatan (BOS)
44
Berrikuntza proiektu enpresetan (Aholkularitzan)
21
Ekintzailetza ideia aztertuta
5
Enpresa sorreran bidelagun
1.404.325 €
berrikuntzarako dirulaguntzak (aholkularitza)

ARRATIA ZIFRATAN

14.313
Biztanleria
% 4,28
Biztanleriaren aldaketa (2019-2024)
% 21,7
Zaharkitze-tasa
% 6,19
Langabezi-tasa (2024)
36.353 €
BPG per capita
 (2022)
21.830 €
Bataz besteko errenta pertsonala (2023)
1.654 €
Bataz besteko udal-gastua biztanleko
% 70,78
Biztanleria euskalduna