Eskualdeko lehiakortasuna
Bizkaia orekan sakonduz
Bizkaiko foru aldundia
SUSPERTZE DIGITALA

SUSPERTZE DIGITALA 2023 PROGRAMA digitalizazioak eskaintzen dituen abantaila eta erraztasunen bidez kudeaketa eta produkzio-prozesua hobetzeko interesa duten eskualdeko enpresei zuzendutako ekimen bat da,

 

HELBURUAK:

Helburu nagusia da Arratiako enpresa-sarearen ekonomia eta lehiakortasuna sustatzea, negozio-ereduak hobetuz eta berrituz, prozesu eraginkorragoak sortuz, hobeto kudeatuz, bezeroekin eta hornitzaileekin hobeto konektatuz eta balio erantsi handiagoko produktuak eta/edo zerbitzuak garatuz.

 

Helburu nagusi horretaz gain, bigarren mailako helburu hauek ere lortu nahi dira:

 

  • Hornitzaile digitalekin topaketak egitea
  • Konponbide erreal eta aplikagarriak hurbiltzea
  • Eraldaketa digitaleko proiektu proposamenen artean hautatzeko aholkularitza ematea enpresei
  • Enpresen lankidetza-sarea indartzea

 

EMAITZAK:

  • 4 digitalizazio plan eginda
  • 4 enpresaren partehartzea erakusketa tailerrean
  • 9 pertsona formatuta gaitasun digitaletan
  • 4-tik 3 enpresa inbertsioak egiten beraien digitalizazio plana erabiliz
  • Gaitasun digitalen inguruko 2 formakuntza antolatu

 

Eskualdeko lehiakortasuna -ren beste proiektu/programak
Proiektu/programa gehiago