Ekintzailetza
Arratiako garapen sozio-ekonomikoa sustatzeko helburuarekin, Errotaren Ekintzailetza Zerbitzuak negozio-ideia berriak martxan jartzeko eta garatzeko laguntza integrala eskaintzen die, dohainik, Arratiako ekintzaileei.
Ekintzaileek tutoretza pertsonalizatua eta aholkularitza espezializatua jasotzen dute, beren ideiak egituratzeko eta bideragarriak izan daitezen. Halaber, enpresa eta bideragarritasun-planak lantzen laguntzen da, proiektuen oinarri sendoak eraikiz eta horrez gain, formakuntza espezifikoa eskaintzen zaie, ekintzailetzaren arlo nagusietan gaitasunak indartzeko, eta coworking gunea erabiltzeko aukera izango dute.
Zerbitzuaren barruan, Errotak dirulaguntzen kudeaketan laguntza ematen du eta ekintzaileen sare baten parte bihurtzen dira, lankidetza eta difusio aukerak zabalduz.
Ezagutu Arratiako ekintzaileak
Ander Alday
Ekain Aurrekoetxea
LarryCake
Arratia Clima
Coworking gunea Errota Fundazioko instalakuntzetan kokatutako espazio partekatu bat da, bailarako ekintzaile, autonomo, profesional eta mikroenpresei lan egiteko aukera emateko. Helburua enpresa-ekimen berriak abian jartzea eta, bide horretan, Arratiako garapen sozioekonomikoa ardatz izanik, jarduera berritzaile, sozial eta jasangarriak sortzea da.
Espazioak sorlekua eskaintzen die beren Enpresa Planean lanean ari diren ekintzaileei, eta hasierako fasean dauden enpresei bidea erraztu.
Coworking gunean honako baliabideak eskaintzen dira: lan lekurako espazio irekia mahai, bulego aulki eta wifi konekzioarekin, inprimagailua eta fotokopiagailua, eta espazio komunak (talde lanerako eta batzar gelak) erabiltzeko aukera.
Bizkaiko Ekintzailetza Eskola
Ekintzailetza Eskola Bizkaiko ekintzaileen gaitasunak eta ezagutzak hobetzea helburu duen egitasmoa da. Espazio honetan, ekintzaileek, ekintzailetzan lagun egiten dieten pertsonek eta enpresek prestakuntza irisgarria aurkituko dute, etengabe eskuragarri izango dena online, eduki malguak izango dituena eta egoera eta premia ezberdinetara egokitua.
Plataforma honen bidez, ekintzaileek 30 orduko formakuntza online eta malgua jasotzeko aukera dute, beren enpresa-ideia modu eraginkorrean kudeatzeko eta garatzeko beharrezko ezagutzak barne hartuz. Inskripzioa eta jarraipena Errotatik egiten da, Errotako teknikarien laguntza zuzenarekin.
Has zaitez zure prestakuntzarekin Errotan, eta garatu zure ekintzailetza-proiektua modu eraginkorrean!
Aholkularitza zerbitzua
Errota Fundazioko aholkularitza zerbitzuak Arratiako enpresei euren garapen sozioekonomikoa sustatzeko eta etorkizuneko proiektuak gauzatzeko laguntza ematen die.
Zerbitzu honen barruan honako jarduerak eskaintzen dira:
Arratiako enpresa sarea
Arratiako industria urte luzez eskualdeko motor ekonomikoa izan da, eta gaur egun ere sektore eta tamaina askotako enpresek osatzen dute bailaran dagoen sare zabal, anitz eta dinamikoa. Enpresa sare honek enplegua sortzen du, ezagutza sustatzen du eta Arratiaren garapen ekonomiko eta sozialaren oinarrietako bat da.
Enpresak Errota Fundazioaren eguneroko jardunean presente daude, eta ezinbestekoa da hauek zaintzea, indartzea eta laguntzea Arratiaren eta Errota Fundazioaren etorkizuna bermatzeko. Tokiko enpresekin elkarlanean aritzea funtsezkoa da lurralde sendo, lehiakor eta iraunkor bat eraikitzeko.
Arratiako enpresek sekulako ahalegina egiten dute egunerokotasunean, mundu globalizatuak dakartzan erronkei aurre eginez, berrikuntza proiektuak garatuz eta etengabeko hobekuntzaren alde eginez. Konpromiso horri esker, Arratia bizia, sortzailea eta etorkizunera begirakoa izaten jarraitzen du.
Errota Fundazioak hasieratik daroa enpresen bidelagun izaten bide horretan, eta gaur egun ere prest dago eskualdeko enpresa guztiei laguntza, babesa eta lankidetza eskaintzeko, hazkundean, eraldaketan eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prozesuan.
Ikusi eta ezagutu Arratiako enpresa sarea.