Eskualdeko lehiakortasuna
Bizkaia orekan sakonduz
Bizkaiko foru aldundia
SMART MOBILITY

SMART MOBILITY mugikortasun adimendunaren esparruko enpresentzako negozio-aukera berriak bilatu eta identifikatzeko proiektua da, automobilgintza sektoreko enpresa txiki eta ertainak, ibilgailu elektrikoaren hornitzaile bilakatzeko garapen-ildo estrategikoak identifikatzera bultzatuz.

 

HELBURUAK:

  • Lankidetza-ibilbide bat finkatzea (enpresak eta eragileak), maila askotakoa (gaikuntza-maila desberdinak) eta iteratiboa (lurraldearen eta parte-hartzaileen gaikuntza inkrementala), eraldaketa-prozesuetan aurrera egiten lagunduko duena.
  • Beren izaeragatik edo tamainagatik proiektuaren esparruko eduki eta hausnarketa estrategikoetara behar bezala iristen ez diren enpresei orientatzea prozesua, eta horrek ahultasun-egoeran jartzen ditu.
  • Lurraldeko industria-sarearen kapazitazioa zabaltzea ibilgailu-aldaketaren eremu estrategikoetan, ETEetan zentratuz:
    • Produktuaren ikuspegitik ibilgailu elektrikoan eta merkatu-harreman berrietan
    • Merkatu berrien ikuspegitik errekuntza-ibilgailuan
    • Joera berrien ikuspegitik: auto autonomoa
  • Enpresa txiki eta ertainek beren arazo estrategikoei irtenbidea eman diezaieketen baliabideetarako sarbidea kapilarizatzea, enpresen lankidetza-sarea zabalduz, tokiko ezagutza-sareen gaineko ezagutzaren bidez.
  • Hasitako trebakuntza-prozesua indartzea, battery pack, txasis eta ibilgailu elektrikorako transmisioaren esparruetan elkarlaneko negozio-aukerak identifikatuz eta definituz, atxikitako enpresen gaitasunetan oinarrituta.
  • Aukera pertsonalizatuen ibilbideak definitzen laguntzea.

 

EMAITZAK:

  • Lehen fasean atzemandako enpresak: 9
  • Bigarren fasean parte hartzen duten enpresak: 7
  • Produktu-aukerak identifikatzeko analisiak: 2
  • Antolatutako lankidetza mahaiak: 1
  • Trebakuntza saioak: 6
  • Aukerak identifikatzeko lantaldeak: 2

 

Eskualdeko lehiakortasuna -ren beste proiektu/programak
Proiektu/programa gehiago