Eskualdeko lehiakortasuna
Bizkaia orekan sakonduz
Bizkaiko foru aldundia
NEXT GENERATION

Ekimen berritzailea, Arratiako ETE industrialei inbertsio-proiektuak definitzen eta Next Generation EU funtsak lortzen laguntzea helburu duena, SUSPERRALDIRAKO, ERALDAKETARAKO ETA ERRESILIENTZIARAKO PLANAREN (PRTR) esparruan. Proiektua Next Generation EU funtsetatik datozen aukerak identifikatzeko eta hautatzeko laguntza pertsonalizatuan datza.

 

HELBURUA:

Proiektuaren helburua izan da Arratiako enpresa txiki eta ertainei laguntzea inbertsio-proiektuak definitzen eta Next Generation EU funtsak lortzen, Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren (PRTR) esparruan. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua kapilarizatzen laguntzeko. Errotan aholkularitza espezializatua eman dugu enpresak baliabide horiek izateko edo aukeretara hurbiltzeko behintzat. 2022an, ILUNBE, S.A. eta Wolco Groupeko ALFE CUTTING, S.L. izan dira enpresa parte-hartzaileak.

 

EMAITZAK:

  • Arratiako 2 enpresa ahalduntzea lortu da Next Generation EU funtsetan, aholkularitza espezializatuaren eta jardunaldi tematikoetan parte hartzearen bidez
  • Bi aukera-txosten egin dira, eta horietan parte hartu duten enpresek zehazki jakin dute zein aukera dituzten funts horietan.
  • Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren (PRTR) programa zehatzetan 13 aukera espezifiko identifikatu dira.

 

Eskualdeko lehiakortasuna -ren beste proiektu/programak
Proiektu/programa gehiago