Gaur, 2025eko otsailaren 18an, Arratiako Enpresen 12. Foroa egin da Errota Fundazioaren instalazioetan, Zulaibarko campusean. Ekitaldia 10:00etan hasi da, eta helburu nagusia Energia Aurrezteko Ziurtagirien (EAE) sistema eskualdeko enpresei hurbiltzea izan da, jasangarritasunarekiko konpromisoa azpimarratuz.
EusGara egitasmoari esker zaintza euskaraz emateko pausuak ematen ari dira Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzak Eskualdeko Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzek bultzada handia eman diote euskarari Errota Fundazioa eta AHIZEren laguntzarekin eta EusGara proiektuari esker. Urrats garrantzitsuak ematen ari dira zaintza euskaraz emateko eta beraien erabiltzaileen beharrei gero eta hobeto egokitzeko. Hain zuzen Gehiago irakurri…
Gorde data, datorren urriaren 10ean online jardunaldia ‘Produkzio Prozesuen Automatizazioa eta Digitalizazioa’-ri buruz eta banakako saio hornitzailearekin, digitalizazio erronkak identifikatzeko. Zure produktibitatea hurrengo mailara eramateko ezagutu zure eragiketak optimizatu eta eraldatzeko gakoak. Izen emateak hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdJSV70bGEJKAo2OwnJFHMMdawhvvHR_jpVzJVk72meCm_dkQ/viewform
Bidali zure CV-a hurrengoko helbide elektronikora: enpresa@zulaibar.net Prestakuntza:• Goi-mailako Gradua Produkzioaren Programazioan, Metal-eraikuntzetan, Mekanizazioan edo antzekoetan (metaleko adarra)• Posible da, baita ere, soldadurako eta galdaragintzako Erdi-mailako Gradua TIG soldadurako postuetarako. Funtzioak: • Moldeak eta piezak prestatzeko hainbat eragiketa• Zuloen erretratuak. Piezak desmoldekatzea, zuzentzea, leuntzea eta garbitzea.• Gainazalen autokontrolaren dimentsio egiaztapena• Eskuzko erreminten ohiko erabilera• Egiaztapen Gehiago irakurri…
Errota Fundazioaren hizkuntza kudeaketa zerbitzuak erakunde bakoitzaren beharretara egokitzen da Errota Fundazioak AHIZErekin batera sortutako EusGara proiektuak euskara bultzatzen du Arratiako ingurune profesional eta akademikoan. Hizkuntza kudeaketako dohaineko zerbitzua egokitzen da enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara hizkuntzaren erabilerari dagokionez eta erakundearentzat interesgarriak diren eremuetan esku hartzen du. EusGara komunitatea Arratiako 29 enpresak osatzen dute, Gehiago irakurri…
Errota Fundazioak bisitak sustatzen ditu Pintuberri eta Zaldiestam enpresetara Suspertze Digitala programaren barruan Errota Fundazioak eta Bizkaiko agentziek lurraldeko bi industria-enpresa erreferente bisitatzeko aukera emango dute: Pintuberri eta Zaldiestam. Jarduera Suspertze Digitala programaren barruan kokatzen da eta Berrizen izango da datorren irailaren 23an. Pintuberriko topaketa 09:30ean hasiko da eta Zaldiestamekoa 11:00etan. Biek ordubeteko iraupena izango Gehiago irakurri…
Errota Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, enpresen iraunkortasuna hobetzeko prestakuntzak eskaintzen ditu Errota Fundazioak iraunkortasunariburuzko prestakuntzak eskainiko dizkie enpresei, “Enpresa Berdea 2024” programaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan. Enpresek iraunkortasunerako bidean aurrera egiteko aukera emango duten prestakuntza-pilulak dira. Urrian eta azaroan egingo dira eta izen emateak tailer bakoitzean independenteak izango dira. Gehiago irakurri…
- Orrialdea 1
- Orrialdea 2
- Orrialdea 3
- Hurrengoa »