ERRONKA – Ekintzailetzaren sustapena eta erronka Arratia eskualdean

HELBURUA

Arratia eskualdean tokiko ekintzailetza sustatzea, ekintzaileak, ikastetxeak, erakunde publikoak, enpresak eta aditu zein erretirodunak elkarlanean konektatuko dituen ekintzailetza-ekosistema sendo bat sortuz.

DESKRIBAPENA

Arratiako ehun sozioekonomikoa indartzera bideratutako ekimena da. Horretarako, ekintzailetza, hezkuntza eta komunitatea uztartzen dituen lankidetza-ekosistema bat sustatzen du, ekintzaileak, ikastetxeak, enpresak, erakunde publikoak eta aditu zein erretirodunak sare berean konektatuz. Proiektuak ekintzailetza jasangarria eta inklusiboa bultzatzen du, gazteen talentua eta tokiko garapena indartuz, belaunaldien arteko ezagutza partekatzea sustatuz eta hezkuntzaren zein enpresa-sarearen arteko lotura sendotuz. Horrela, enplegu berriak, tokiko proiektu berritzaileak eta Arratiaren kohesio sozial eta lurralde-errotzea indartzea ditu helburu, garapen eredu iraunkor eta parte-hartzaile baten bidez.

PROIEKTUAREN IRAUPENA

2025/10/15 – 2026/10/15

ANTOLATZAILEAK

Errota Fundazioa

______

ERRONKA proiektua Euskadi 2030 estrategiaren baitan kokatzen da, euskal ekintzailetza-ekosistema indartu eta eragileen arteko lankidetza sustatzea helburu duen RETO 2030 programaren barruan. Egitasmoa SPRIren eta Errota Fundazioaren laguntzarekin garatzen da, Arratiako eskualdean ekintzailetza, berrikuntza eta garapen sozioekonomiko jasangarria bultzatzeko helburuarekin.

BIHERKO ARRATIA

HELBURUA

Arratia bailarako eragile publiko, pribatu eta sozialekin lankidetzan aritzea, bailara kohesionatu, lehiakor eta jasangarria izan dadin, pertsonak eta lurraldea erdigunean jarriz, eta etorkizuneko erronkei modu koordinatuan aurre egiteko estrategia eta ekintzak definitzea.

DESKRIBAPENA

Biherko Arratia proiektua Arratiaren etorkizuneko erronkei modu koordinatuan erantzuteko diseinatutako esku-hartze estrategikoen multzo bat da, ikuspegi sistemiko eta integratu batetik pentsatua, eta lurraldearen errealitateari estuki lotua. Proiektuak Arratiako beharrizan eta erronketatik abiatuta sortu dira, helburu argi batekin: 2040rako misio estrategikoa errealitate bihurtzea.

  1. ESKUALDEKO GARAPEN EKONOMIKORAKO PLATAFORMA – Arratiako jarduera ekonomikoa indartzea, berrikuntza, lankidetza eta giza kapitalaren garapena ardatz hartuta, eskualdeko enpresen lehiakortasuna handitzeko eta etorkizuneko jarduera ekonomiko berriak sortzeko baldintzak egituratuz.
  2. ARRATIAKO ENPLEGU ZERBITZUA – Arratiako enplegu-sistema indartzea eta egituratzea, eskualdeko garapen ekonomikoari lagunduko dion enplegu-zerbitzu espezializatu, koordinatu eta lurraldean errotu baten bidez, pertsonen enplegagarritasuna hobetuz eta enpresen talentu-beharrak modu eraginkorrean asetuz.
  3. ARRATIAKO BERRIKUNTZA FABRIKA – Arratian berrikuntza eta lankidetzaren kultura sustatzea, eskualdeko erronketatik abiatutako proiektu berritzaileen sorrera eta garapena bultzatuz, garapen ekonomiko eta sozialerako balio erantsia sortzeko
  4. BIDELAGUN PROIEKTUA – Eskualdean metatutako esperientzia eta jakintza aktibatzea, Arratiako proiektu ekonomiko, ekintzaile, hezitzaile eta komunitarioen garapena laguntzeko, belaunaldien arteko lankidetza eta ezagutzaren transferentzia sustatuz.
  5. HEMENGOA SAREA – Arratiako tokiko ekonomia indartzea, lehen sektorea, merkataritza eta ostalaritza sarean konektatuz, bertako produktuen eta zerbitzuen balioa handituz eta eskualdeko jarduera ekonomikoaren iraunkortasuna eta lehiakortasuna sendotuz.

Ekintza hauek jarduera ekonomikoa indartzea, berrikuntza eta lankidetza sustatzea, enplegu-sistema egituratzea, esperientzia eta jakintza aktibatzea, eta tokiko ekonomia sendotzea dute helburu, pertsonak eta lurraldea erdigunean jarriz, bailara kohesionatu, lehiakor eta jasangarri bat eraikiz.

______

BIHERKO ARRATIA proiektua, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren barruan kokatzen da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Errota Fundazioak finantzatuta dago bere osotasunean.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

ENPRESA BERDEA

HELBURUA

Arratiako enpresa-ehunaren hazkunde ekonomikoaren eredu berria bultzatzeko trantsizio ekologikoa motor gisa sustatzea, ikuspegi integratzaile batetik eta Europako estrategiarekin erabat lerrokatuta.

DESKRIBAPENA

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

SUSPERTZE DIGITALA

HELBURUA

Arratiako industria‑esparruko enpresen digitalizazioa bultzatzea, prozesuak optimizatu, barne kudeaketa hobetu eta bezeroekin zein hornitzaileekin harreman eraginkorragoak garatuz, ingurune ekonomiko digital eta zorrotzago batean haien lehiakortasuna sendotzeko.

DESKRIBAPENA

Arratiako enpresei digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak eta abantailak beren jardueran txertatzen laguntzea da proiektu honen helburua, bai mikroproiektuen bidez, bai prestakuntza eta aholkularitza espezializatuaren bidez. Horrela, enpresek negozio-ereduak eguneratu, prozesuak eraginkorrago bihurtu, kudeaketa hobetu, konektagarritasuna handitu eta balio erantsi handiagoko produktu eta zerbitzuak garatzeko aukera izango dute.

Proiektuak enpresaren egoera digitalaren diagnostikoa egiten du, eta trantsizio digitalerako estrategia egokitzen laguntzen du. Horretarako, prozesuen eraginkortasuna handitzeko tresna digital egokiak identifikatu eta ezartzen dira. Gainera, konponbide erreal eta erabilgarriak ezagutzeko eta mikroproiektuak garatzeko aukera eskaintzen du, digitalizazioa modu praktiko eta progresiboan txertatu ahal izateko.

ANTOLATZAILEAK

______

SUSPERTZE DIGITALA proiektua, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren barruan kokatzen da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Errota Fundazioak finantzatuta dago bere osotasunean.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

SALBIDE

HELBURUA

Arratia eta Bizkaiko enpresen, lehiakortasuna indartzea du helburu, merkatuen eta bezeroen dibertsifikazioa sustatuz eta jarduera komertziala hobetuz. Horretarako, bezero-sarea zabaltzea eta enpresen kokapen estrategikoa sendotzea lantzen da, bai tokiko bai nazioarteko merkatuetan. Era berean, marketin eta salmenta estrategiak hobetzen dira, industria zein zerbitzu-enpresen kudeaketa komertziala optimizatzeko.

DESKRIBAPENA

ANTOLATZAILEAK

______

SALBIDE proiektua, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren barruan kokatzen da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Errota Fundazioak finantzatuta dago bere osotasunean.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

INNOVARRATIA

HELBURUA

Arratiako eskualdeko enpresa txiki eta ertainetara berrikuntza eta lankidetza mundua hurbiltzea.

DESKRIBAPENA

Innovarratia proiektuak Arratiako enpresa txiki eta ertainen eta Zulaibar Campuseko hezkuntza-ingurunearen arteko konexio eraginkorra ezartzen du, berrikuntza eta lankidetza sustatzeko. Zulaibarko Lanbide Heziketako zentroarekin elkarlanean, eta bertako berrikuntza teknologikoa oinarri hartuta, Arratiako enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak identifikatu, zehaztu eta, beharrezkoa denean, garatzea du helburu.

Ekimenak tokiko enpresen erronkak eta beharrak modu praktikoan lantzen ditu, proiektu berritzaileak abiarazteko aukerak identifikatuz eta ezagutza tekniko-praktikoa partekatuz. Horrela, eskualdeko enpresen garapena eta lehiakortasuna indartzen dira, berrikuntza-kultura sustatuz eta elkarlan-sareak sendotuz.

______

INNOVARRATIA proiektua, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren barruan kokatzen da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Errota Fundazioak finantzatuta dago bere osotasunean.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

MURTATZA POLIGONOA

HELBURUA

Bediako Murtatza industrialdean dauden enpresen ekonomia suspertzea eta lehiakortasuna laguntzea, industrialdeako elkarteen jarduera sustatuz.

DESKRIBAPENA

HAZINNOVA

Produktu eta negozio prozesuan berrikuntza dakarten mikropoiektuak egiten dabiltzan ETEei zuzendutako doako aholkularitza espezializatua da: produkzioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.

HELBURUAK:

  • ETEei doako aholkularitza espezializatua eskaintzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ETEen berrikuntza ez teknologikoa sustatzea
  • Emaitzak gehienez 3 hilabeteko epean lortzea

 

AZPIEGITURA DIAGNOSTIKOA

HELBURUA

Arratia eskualdeko garapen ekonomiko eta industriala bultzatzeko, eskualdeko azpiegituren diagnostikoa egitea eta hobekuntzarako ekintza-plan bateratu bat ezartzea planteatzen da. Helburua da egungo industria-ehuna mantentzea, hazkundea sustatzea eta eskualdera inbertsio berriak erakartzea ahalbidetzea.

DESKRIBAPENA

Arratia eskualdeko azpiegitura industrialen egoera aztertu zen, eskualdeko garapen ekonomiko-industriala bultzatzeko oinarriak ezartzeko. Azterketak industrialdeen eta enpresa-inguruneen egoera baloratu zuen, irisgarritasuna, konektibitatea, zerbitzu komunak eta espazioen erabilera kontuan hartuta, egungo industria-ehunaren beharrak eta erronkak identifikatuz.

Diagnostiko horretan oinarrituta, proiektuak hobekuntzarako ekintza-plan bateratu bat proposatu zuen, azpiegiturak eguneratzeko, industria-ehunari eusteko eta haren hazkundea sustatzeko. Planak, halaber, eskualdera inbertsio berriak erakartzeko jarduketa-ildoak zehaztu zituen, Arratiako industria-ingurunea lehiakorrago eta erakargarriago bihurtzeko.

______

AZPIEGITUREN DIAGNOSTIKOA proiektua, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programaren barruan kokatzen da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Errota Fundazioak finantzatuta dago bere osotasunean.

NEXT GENERATION

Ekimen berritzailea, Arratiako ETE industrialei inbertsio-proiektuak definitzen eta Next Generation EU funtsak lortzen laguntzea helburu duena, SUSPERRALDIRAKO, ERALDAKETARAKO ETA ERRESILIENTZIARAKO PLANAREN (PRTR) esparruan. Proiektua Next Generation EU funtsetatik datozen aukerak identifikatzeko eta hautatzeko laguntza pertsonalizatuan datza.

HELBURUAK:

Arratiako enpresa txiki eta ertainei laguntzea inbertsio-proiektuak definitzen eta Next Generation EU funtsak lortzen, Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren (PRTR) esparruan. Kasu honetan, Errota Fundazioan, aholkularitza espezializatua eman dugu enpresak baliabide horiek izateko edo aukeretara hurbiltzeko behintzat.

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

GOBERNANTZA EREDUA

Inplikatutako hainbat eragileren elkarlanaren eta baterako gobernantzaren bidez, Arratiako eskualdearen sustapen ekonomikoa, lehiakortasuna eta ekintzailetza sustatzea da proiektu honen helburua. Horrez gain, Arratian ekintzailetza sustatu, bailarako ekintzailetza sarea sortu eta ekintzaileei laguntza emotea ditu helburu.

SMART MOBILITY

Automobilgintza sektoreko enpresa txiki eta ertainak, ibilgailu elektrikoaren hornitzaile bilakatzeko garapen-ildo estrategikoak identifikatzera bultzatuz, mugikortasun adimendunaren esparruko enpresentzako negozio-aukera berriak bilatu eta identifikatzeko proiektua da

HELBURUAK:

  • Lankidetza-ibilbide bat finkatzea (enpresak eta eragileak), maila askotakoa (gaikuntza-maila desberdinak) eta iteratiboa (lurraldearen eta parte-hartzaileen gaikuntza inkrementala), eraldaketa-prozesuetan aurrera egiten lagunduko duena.
  • Beren izaeragatik edo tamainagatik proiektuaren esparruko eduki eta hausnarketa estrategikoetara behar bezala iristen ez diren enpresei orientatzea prozesua, eta horrek ahultasun-egoeran jartzen ditu.
  • ETEetan zentratuz, ibilgailu-aldaketaren eremu estrategikoetan, lurraldeko industria-sarearen kapazitazioa zabaltzea: Produktuaren ikuspegitik ibilgailu elektrikoan eta merkatu-harreman berrietan, merkatu berrien ikuspegitik errekuntza-ibilgailuan eta joera berrien ikuspegitik (auto autonomoa)
  • Enpresa txiki eta ertainek beren arazo estrategikoei irtenbidea eman diezaieketen baliabideetarako sarbidea kapilarizatzea, enpresen lankidetza-sarea zabalduz, tokiko ezagutza-sareen gaineko ezagutzaren bidez.
  • Hasitako trebakuntza-prozesua indartzea, battery pack, txasis eta ibilgailu elektrikorako transmisioaren esparruetan elkarlaneko negozio-aukerak identifikatuz eta definituz, atxikitako enpresen gaitasunetan oinarrituta.
  • Aukera pertsonalizatuen ibilbideak definitzen laguntzea.

 

Programa honetan parte hartu duten enpresak:

Enpresa Foroa

Enpresa Foroa Arratiako enpresen arteko topagune nagusietako bat da, Errota Fundazioak sustatua, eskualdeko jarduera ekonomikoa indartzeko eta enpresen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin.

Ekimen honek tokiko enpresei eragiten dieten gai estrategikoak lantzen ditu, informazioa, prestakuntza eta elkarlana uztartzen dituen espazio praktiko eta dinamiko batean. Eguneroko erronkei lotutako eduki espezializatuak eskaintzen ditu, hala nola jasangarritasuna, berrikuntza, energia aurrezpena edo dirulaguntzen kudeaketa. Gonbidatutako adituek ikuspegi eguneratua eta aplikagarria partekatzen dute, eta parte-hartzaileek euren esperientziak trukatzeko aukera izaten dute, sinergiak sortuz eta lankidetza-aukerak identifikatuz.

Enpresa Foroa, beraz, ez da soilik hitzaldi edo aurkezpenen gunea; Arratiako enpresen arteko sareak sendotzeko eta eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko topagune estrategikoa da.

2025
2024
2023

Enplegu Azoka

Arratiako Enplegu Azoka Errota Fundazioak sustatutako ekimena da, eskualdeko enpresek talentua aurkitzeko eta Arratian lan egin nahi duten pertsonei aukerak eskaintzeko helburuarekin. Ekimenaren xede nagusia argia da: Arratiako enpresak eta lan bila dabiltzan pertsonak harremanetan jartzea, bien arteko lotura zuzena eta eraginkorra erraztuz.

Azokak espazio praktiko eta dinamikoa eskaintzen du. Bertan, enpresek euren lan eskaintzak eta behar profesionalak aurkezten dituzte, eta parte-hartzaileek kurrikuluma entregatu, informazioa jaso eta enpresekin zuzenean hitz egiteko aukera dute. Horrela, lan aukeren eta talentuaren arteko topaketa modu hurbil eta eraginkorrean gauzatzen da.

2025eko edizioa

Arratiko 3. Enplegu Azoka Igorreko kultur etxean ospatu zen 2025eko abenduaren 12an. Aukera profesionaletara eta talentuetara hurbiltzeko pentsatutako ekitaldia izan zen.

Lan-eskaintza berriak, kokapen berria, beste lanpostu-eskaintza batzuekin osatutako iragarki-taula berezi bat, industria-enpresak eta egoitzak zuzenean ezagutzeko aukera eta, aurten gainera, enplegu-zerbitzuetan espezializatutako agentziekin hitz egiteko aukera ere egon da.

2024ko edizioa

Arratiako Enplegu Azokaren bigarren edizioak 16 enpresa bildu ditu, eskualdeko enplegu aukeren eta talentuaren arteko topagune bihurtuz. Jardunaldiak aukera eman du enpresek euren beharrak eta lan aukera berriak aurkezteko, eta parte hartzaileek zuzenean ezagutzeko Arratiako industriaren eta zerbitzu sektorearen eskaintza. Azoka Campus Zulaibarren egin da, eskualdeko prestakuntza eta enplegu ekosistemaren arteko lotura sendotuz.

2023ko edizioa

2023ko Arratiako Enplegu Azoka izan zen Arratian antolatutako lehen edizioa, eskualdeko enpleguaren eta prestakuntzaren arteko lotura sendotzeko helburuarekin. Ekimenak urteko hitzordu garrantzitsu bihurtzeko oinarriak jarri zituen, bertako talentua eta erakundeak elkartuz eta hurrengo edizioetarako bidea irekiz.