Coworking gunea: zure ideiarako testuinguru egokia


Arratiako ekintzaileentzako lan gunea du Errota Fundazioak

Errota Fundazioaren coworking gunea testuinguru ezin hobea da Arratiako eskualdean ekintzailetza ideiak gauzatzeko. Campus Zulaibarren dago, eta proiektuak garatzeko baldintza egokiak eskaintzen ditu: besteak beste, abangoardiako azpiegitura, fundazioaren eta eskualdeko beste eragileen laguntza eta aholkularitza, ekitaldi eta tailer inspiratzaileetara joateko aukera edo kostuak optimizatzera bideratutako kuota.

Zeanurin dago, Zulaibar auzoko 16. zenbakian, Campus Zulaibarren ingurunean, Errota Fundazioaren bulegoak eta Zulaibar Lanbide Ikastegia barne hartzen duen gunean. Ikasleak, irakasleak, erakundeetako eragileak, enpresak eta ekintzaileak biltzen dituen testuinguru dinamikoa da. Honek lankidetza aukerak eta proiektu berriak bultzatzeko sinergiak errazten ditu. Coworking gunea, halaber, garapenaren lehen faseetan dauden ideiak edo proiektuak sortzen hasteko gunea izan  daiteke.

Harremana eta baldintza
Campus Zulaibarreko coworking aretoan proiektu bat hasi nahi baduzu, kontsultatu baldintza onuragarriak aarakistain@errota.eus helbide elektronikoan edo 688 76 64 27 telefonoan.