ERROTA FUNDAZIOA, irabazi asmorik gabeko fundazioa da eta eragile publiko eta pribatuen lankidetzaren bitartez, Arratiako eskualdearen garapen sozioekomikoa sustatzea du helburu.

ARRATIAren garapen ekonomikoarekin konprometituta gaude, bertako lankidetza, iraunkortasun eta toki garapenaren alde lan eginez.

Historia

 
Azken urteetan Arratiako Industri arloan izandako beherapenak sortutako kezkatatik, Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizatu eta eskualdearen lehiakortasuna hobetzeko helburuz, Arratiagaz konprometituta zeuden eragileen artean berbetan hasi zan Errota sortzeko prozesua.
2015
Lan talde bat (Batzetik Jatsu Intxaurbe, Ilunbetik Angel Ramos, Hezkuntzatik Galder Olibares, Marakatik Eider Aldape, Zulaibarretik Jon Zabala eta jendartetik Gotzone Amuriza eta Jose Luis Madariaga) sortu zan eta lan talde hau osatu ostean, Arratiako garapenean parte hartzen duten lau sektoreen arteko lankidetzarako oinarriak ezarri ziren.
2016 - urtarrila
Proiektua Arratia mailan aurkeztu zan. Aurkezpen horretara, Lea-Artibai eskualdeko Azaro Fundazioaren eskutik, Arratia eskualdeko eragileei deitu zitzaien, etorkizuneko erronken diagnostikoa eta identifikazioa egiteko.
2016 - ekaina
Diagnostikoaren garapena eta erronken definizioa egin zan hiru saiotan eta parte hartutako jendearen artean, Arratia 2030 ikuspegi partekatua definitu zan eta puntu horretara iristeko erronka estrategikoak definitu ziran.
2016 - amaiera
ERROTARIOK ELKARTEA sortu zan Arratiako garapen sozioekonomikorako, lanpostu bat sortuz eta ofizina Areatzan finkatuz
2017 - maiatza
Arratiari buruz hausnartu ostean, sektore pribatu eta publikoa, hezkuntza sektorea eta gizarte zibilaren arteko lankidetzatik, ERROTA sortu zan Arratiako garapen sozioekonomikorako fundazio bezala, eta proiektua aurrera eramateko beharrezko finantzazioa aurkitu ostean, urrian, bi foro sortu ziran; ENPRESEN FOROA eta HEZKUNTZA FOROA.
2017 - azaroa
Hizkuntzaren garapena Arratiako lan munduan proiektuaren, hau da, eusGara proiektuaren aurkezpena.
2022 - iraila
Ofizina barria Campus Zulaibargo instalakuntzetan

Arratia 2030

Arratia, eskualde euskalduna, bizia, anitza, inklusiboa, jasangarria, kohesionatua, erakargarria, pertsonen arteko aukera berdintasuna, bizikidetza, hazkunde demografikoa eta justizia soziala bermatzen dituena izan behar da.

Eskualdeko jendartea solidarioa, konprometitua eta denon eskura (ahalbideratuta) dagoen heziketa anitz eta eraldatzailearen bidez, pertsona gaituak eta sortzaileak (ekintzaile-sozialak) dituena izatera iritsi behar da.

Hazkundea eta kalitatezko lana eta enplegu duina lortzeko helburuarekin, gaur egungo enpresa ehunean eta sortuko diren negozioetan lehiakortasuna ahalbideratuko duten esparruak martxan jarri beharko dituena. Hala nola, berrikuntza dinamikak, sektore-enpresa-lurraldearekiko -nazioarteko lankidetza ereduak uztartuz, kanporako proiekzioa bultzatuz eta eskualdearekiko lotura bermatuz (gizarte-ekonomia eredua indartuz)… Eskualdearen aukerak aztertu eta duen ondarea balioan jarri, sektore ekonomiko guztietan ─modu jasangarrian─ lan esparru berriak martxan jartzeko.

… eta guzti hau, Arratiarrok, modu aktibo, garden eta herritarren parte hartzea ahalbidetuz eta bere nortasuna mantenduz egin behar du, beste herrialde batzuekin elkarlana ere uztartuz

Errotaren erronkak

Gazteek Arratian lan egiteko eta bertan bizitzeko aukerak sortu eskualdearen etorkizuna bermatzeko.
Arratiako biztanleriaren zahartzeak adinekoen isolamendua eta zaintza beharrak areagotzen ditu, lankidetza eta kudeaketa beharrezkoak dira helduen ongizatea bermatu eta hobetzeko.
Enpresa sare dibertsifikatu eta egonkor bat sortu, eskualdeak trantsizio ekologikoaren eta digitalaren erronkei eta aukerei modu eraginkorrean erantzun ahal izateko, eta etorkizunean garapen ekonomiko iraunkorra eta lehiakorra bermatzeko.
Belaunaldi erreleboaren arazoari aurre egin, Arratiako egitura ekonomikoa mantendu eta etorkizuneko garapena bermatzeko.
Tokiko merkataritza eta zerbitzu-sarea indartu eta garatu, komunitatearen eguneroko bizitzaren oinarria bermatzeko eta areagotzeko.
Arratian enplegu sorrera eta mantentzea aktiboki bultzatu (ekintzailetza, berrikuntza, barne- ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten zerbitzuen eskaintza bultzatuz)
Lehen sektorearen gainbeherari aurre egiteko tokiko erakunde eta komunitateekin lankidetza sortu, lehen sektoreak Arratian etorkizuna eta gazteen interesa izan dezan.
Arratia euskararen arnasgune izaten jarraitzeko eta bertako euskara indartzeko beharrezkoak diren ekintza irmoak, adostasun zabalak eta lankidetza esparruak sortu.
Sektore publikoarekin batera herritar eta eragile ezberdinen beharrizanak identifikatzeko elkarlana bultzatu.
Ekintzailetza, kultura eta gizarte ekonomiaren baloreak herritarrengan sustatu eta enpresa jendartearekin konektatu.

Gobernantza eredua

Sektore pribatua
Electro Ilunbe, S.A.
BATZ, S. COOP.
Sektore publikoa
Arantzazuko udala
Areatzako udala
Arteako udala
Bediako udala
Dimako udala
Igorreko udala
Lemoako udala
Zeanuriko udala
Hezkuntza sektorea
Hezkuntza publikoa
Zulaibar lanbide ikastegia
Gizartea
Errotariok elkartea
Taldea
KIZKITZA AURREKOETXEA ALTUNA
ANDER ARAKISTAIN ETXABE
ARGIÑE LARREA TXARTERINA
IRAIDE ARTETXE
AIMAR ARAUZO

ERROTA ZIFRATAN

82
Proiektu enpresatan (BOS)
44
Berrikuntza proiektu enpresetan (Aholkularitzan)
21
Ekintzailetza ideia aztertuta
5
Enpresa sorreran bidelagun
1.404.325 €
berrikuntzarako dirulaguntzak (aholkularitza)
2025-2040 Plan Estrategikoa
"Biherko Errota"
2021-2024 Plan Estrategikoa
"Egoeraren analisitik eta aukeren identifikaziotik abiatuz, etorkizuna eraikiz"

ARRATIA ZIFRATAN

14.313
Biztanleria
% 4,28
Biztanleriaren aldaketa (2019-2024)
% 21,7
Zaharkitze-tasa
% 6,19
Langabezi-tasa (2024)
36.353 €
BPG per capita
 (2022)
21.830 €
Bataz besteko errenta pertsonala (2023)
1.654 €
Bataz besteko udal-gastua biztanleko
% 70,78
Biztanleria euskalduna