HELBURUA
Arratia bailarako eragile publiko, pribatu eta sozialekin lankidetzan aritzea, bailara kohesionatu, lehiakor eta jasangarria izan dadin, pertsonak eta lurraldea erdigunean jarriz, eta etorkizuneko erronkei modu koordinatuan aurre egiteko estrategia eta ekintzak definitzea.
DESKRIBAPENA
Biherko Arratia proiektua Arratiaren etorkizuneko erronkei modu koordinatuan erantzuteko diseinatutako esku-hartze estrategikoen multzo bat da, ikuspegi sistemiko eta integratu batetik pentsatua, eta lurraldearen errealitateari estuki lotua. Proiektuak Arratiako beharrizan eta erronketatik abiatuta sortu dira, helburu argi batekin: 2040rako misio estrategikoa errealitate bihurtzea.
- ESKUALDEKO GARAPEN EKONOMIKORAKO PLATAFORMA – Arratiako jarduera ekonomikoa indartzea, berrikuntza, lankidetza eta giza kapitalaren garapena ardatz hartuta, eskualdeko enpresen lehiakortasuna handitzeko eta etorkizuneko jarduera ekonomiko berriak sortzeko baldintzak egituratuz.
- ARRATIAKO ENPLEGU ZERBITZUA – Arratiako enplegu-sistema indartzea eta egituratzea, eskualdeko garapen ekonomikoari lagunduko dion enplegu-zerbitzu espezializatu, koordinatu eta lurraldean errotu baten bidez, pertsonen enplegagarritasuna hobetuz eta enpresen talentu-beharrak modu eraginkorrean asetuz.
- ARRATIAKO BERRIKUNTZA FABRIKA – Arratian berrikuntza eta lankidetzaren kultura sustatzea, eskualdeko erronketatik abiatutako proiektu berritzaileen sorrera eta garapena bultzatuz, garapen ekonomiko eta sozialerako balio erantsia sortzeko
- BIDELAGUN PROIEKTUA – Eskualdean metatutako esperientzia eta jakintza aktibatzea, Arratiako proiektu ekonomiko, ekintzaile, hezitzaile eta komunitarioen garapena laguntzeko, belaunaldien arteko lankidetza eta ezagutzaren transferentzia sustatuz.
- HEMENGOA SAREA – Arratiako tokiko ekonomia indartzea, lehen sektorea, merkataritza eta ostalaritza sarean konektatuz, bertako produktuen eta zerbitzuen balioa handituz eta eskualdeko jarduera ekonomikoaren iraunkortasuna eta lehiakortasuna sendotuz.
Ekintza hauek jarduera ekonomikoa indartzea, berrikuntza eta lankidetza sustatzea, enplegu-sistema egituratzea, esperientzia eta jakintza aktibatzea, eta tokiko ekonomia sendotzea dute helburu, pertsonak eta lurraldea erdigunean jarriz, bailara kohesionatu, lehiakor eta jasangarri bat eraikiz.
______
BIHERKO ARRATIA proiektua, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren barruan kokatzen da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Errota Fundazioak finantzatuta dago bere osotasunean.