Enpresa Berdea 2024 Formakuntzak

Errota Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, enpresen iraunkortasuna hobetzeko prestakuntzak eskaintzen ditu

Errota Fundazioak iraunkortasunariburuzko prestakuntzak eskainiko dizkie enpresei, “Enpresa Berdea 2024” programaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan. Enpresek iraunkortasunerako bidean aurrera egiteko aukera emango duten prestakuntza-pilulak dira. Urrian eta azaroan egingo dira eta izen emateak tailer bakoitzean independenteak izango dira. Ziklo osora joatea gomendatzen da. Plazak mugatuak dira.

Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Errota Fundazioko taldearekin:

Kizkitza Aurrekoetxea: 688 854 543/kaurrekoetxea@errota.eus

Ander Arakistain: 688 766 427/aarakistain@errota.eus

Hauek dira programatutako lau tailerrak:

  • Tailer Berdea 1: Posizionamendua. Ideiak Argitzen.

Enpresa bat jasangarritasunaren arloan kokatzen lagunduko duten irizpideak edo arauak ezagutaraziko dira.

Data: Urriak 4. 09:00-13:00.

  • Tailer Berdea 2: Karbono neutroa helmuga.

Ingurumen-aztarnaren kalkulua eta karbono neutraltasuna nola lortu jakingo duzu.

Data: Urriak 18. 09:00-13:00.

  • Tailer Berdea 3: Autosufizientzia energetikoa. Posible da.

Laguntza-planen eta soluzio espezifiko transformatzaileen bidez energia-independentzia lortzeko bideak erakutsiko dira.

Data: Urriak 25. 09:00-13:00.

  • Tailer Berdea 4: Zirkulartasuna. Negozio-eredu berria.

Tailer honen bidez, zirkulartasunaren kontzeptua, lehiarako dituen abantailak eta zure negozioan nola txertatu ulertu nahi da.

Data: Azaroak 8. 09:00-13:00.