Bizkaia Orekan Sakonduz formakuntzak: hobetzeko aukera
Eskualdeko lehiakortasun estrategiak enpresentzako prestakuntza eta jardunaldi interesgarriak sustatzen ditu
Eskualdeko Lehiakortasunerako Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiak prestakuntza eta jardunaldi interesgarriak sustatzen ditu, enpresek hobekuntza planekin jarrai dezaten merkataritza lanean edo digitalizazioan. Datozen egunetan, Salbide eta Suspertze Digitala programek ikasteko eta ezagutza trukatzeko saioak egingo dituzte.
Salbide: Merkataritza planak indartzeko programak bi prestakuntza proposatzen ditu datozen egunetan. Maiatzaren 7an, asteartea, prestakuntza presentziala egingo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Maiatzaren 21ean prestakuntza birtuala eskainiko da, interesa duten erakunde guztientzat, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Plazak mugatuak dira.
Suspertze Digitala: Asteazkenean, maiatzaren 8an, Suspertze Digitala programak “Logistika, Biltegi eta Garraioko Digitalizazio Irtenbideak” jardunaldia sustatuko du. Aparkabisako Areto Nagusian egingo da, Trapagaranen. Digitalizazio esperientziak ezagutu ahal izango dira, eta topaketa eta ezagutza-trukea erraztuko dira mahai-inguru baten eta networking kafe baten bidez.
Harremana eta izen-ematea
Ekimen hauetakoren batean parte hartzeko interesa duten erakunde edo pertsona guztiak Errota Fundazioaren taldearekin harremanetan jar daitezke izena emateko:
aarakistain@errota.eus/688 76 64 27