Errota Fundazioak dirulaguntza kudeaketa zerbitzuak eskaintzen ditu

Arratiako enpresek eskura dute Campus Zulaibarren kokatuta dagoen fundazioaren dohaineko aholkularitza berezitua

Errota Fundazioak dirulaguntzen kudeaketa zerbitzuak eskaintzen dizkie Arratiako eskualdeko enpresei. Prozesu integral honetan, enpresen inbertsio, arazo eta beharren analisi bat egiten da, ondoren proiektu bat eta finantza-mapa bat definitu eta dirulaguntzak tramitatzeko.

Gure talde berezituak esperientzia luzea du finantzen kudeaketan eta harreman zuzenean dago erakunde finantzatzaile nagusiekin. Arratiako eskualdeko eta Bizkaiko lurralde historikoko esparruan hainbat dirulaguntza daude, hazkundea jomugan duten enpresei laguntzeko haien hobekuntzan eta garapenean, hala nola: 2I Plana, Industria Digitala, Trantsizio Digitala, Leader, Zibersegurtasuna…

Babes profesionala

Aholularitza zerbitzuak enpresak askatzen ditu dirulaguntzen identifikazio eta tramitazio prozesuaz eta komunikazio arina sustatzen du ibilbide osoan zehar. Errota Fundazioa Campus Zulaibarreko ekosistema ekintzaile eta hezitzaile-profesionalean kokatuta dago. Harremanetan jarri eta eman beste urrats bat zure hazkundean:

Kizkitza Aurrekoetxea: kaurrekoetxea@errota.eus/688 854 543

Ander Arakistain: aarakistain@errota.eus/688 766 427