Errotak 96.000 euro baino gehiago bideratuko ditu 2024an Arratiako lehiakortasuna hobetzeko proiektuetara

Errota fundazio gardena da. Aurten, 2024an, Errota fundazioak 96.000 euro baino gehiago bideratu ditu Bizkaia Orekan Sakonduz programaren barruan dauden bost proiektu finantzatzeko, Arratiaren lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin. Horietatik 30.000 baino gehiago azpikontratatutako enpresen bidez programak garatu eta gauzatzera bideratuta daude.
Honako hauek dira:

  • SALBIDE – Arratiako enpresen lan komertziala profesionalizatzea, merkatuaren dibertsifikazioa sustatzea eta haien lehiakortasunean
  • eragitea, lan komertzialari esker
  • SUSPERTZE DIGITALA – ETEen lehiakortasuna hobetzea eta haien negozio-ereduak berritzea, eraldaketa digital jasangarria (TDS) bultzatuz.
  • ENPRESA BERDEA –  Trantsizio ekologikoa Arratiako enpresa-ehunaren hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren motor gisa lortzea, enpresen estrategiarekin bat datorren ikuspegi ekologiko integratzaile batean.
  • MURTATZA POLIGONOA – 2024an zehar, sentzibilizazioren bidez elkarteak sustatzen dituen proiektua martxan jarriz, Bediako Murtatza industrialdean kokatutako enpresen lehiakortasuna ekonomikoki berraktibatzea.
  • INNOVARRATIA – Arratia eskualdean berrikuntza teknologikoa eta enpresen lehiakortasuna sustatzea, Zulaibar Lanbide Heziketako ikastetxearekin eta tokiko industria-sarearekin elkarlanean.