Campus Zulaibar: enplegurako bitartekaritza

Arratiako berrikuntza sozioekonomikorako poloak berariazko lan-poltsa du

Campus Zulaibarren helburu nagusietako bat enpresatik ahalik eta hurbilen egotea da, eta horren barruan sartzen da bitartekaritza egitea ikasleek eta langile potentzialek lan eskaintza interesgarriak eskuratu ditzaten. Campusetik, izangaien eta enpresen arteko kontaktua errazten duen lan-poltsa kudeatzen da.

Zulaibar Lanbide Ikastegiak eta Errota Fundazioak aldizka eskaintzen berri ematen dute, eta interesdunek enpresa@zulaibar.net helbide elektronikora bidali dezakete beraien CVa. Gainera, curriculuma helbide honetara bidalita, lan-poltsan gordeko da.

Aukerarako gunea

Horrela, komunikazio arina ziurtatzen da, talentua bereganatzea eta lan-aukerak errazten dituena. Campus Zulaibar topagune bat da, laguntza eta bultzada emateko sarea. Halaber, Errota Fundazioak duen coworking guneari esker, ekintzaileak bertan hasi edo jarraitu dezakete euren proiektuekin.