Eraldaketa digitalaren onurak baliatu Suspertze Digitalarekin

Errota Fundazioak digitalizaziorako aholkularitza zerbitzua bultzatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera

Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiak eraldaketa digitala hartzen du enpresen hazkundean laguntzeko funtsezko ardatz gisa; horregatik sustatzen du “Suspertze Digitala” eraldaketa digitaleko plana, hobekuntza prozesu horretan interesa duten erakundeei tresnak eta adituen aholkularitza ematen diena. Errota Fundazioa eskualdeko enpresetan oinarritutako “Arratia Suspertze Digitala” estrategiaren arduraduna da.

Planak autoezagutza digitaleko prozesu bat jasotzen du enpresarentzat, eta, horrez gain, eraldaketarako ibilbide-orri bat abian jartzen du, eremuan aditua den aholkularitza-enpresa batek egina (2.600 euroko balioa du). Aukera paregabea hazkunderako eta produktibitaterako, esperientzia duten bi erakunderen laguntza barne: Errota Fundazioa bera eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Enpresentzako onurak

Plana ezartzen den bitartean, enpresek zein tresna digital erabil ditzaketen identifikatuko dute, dauden dirulaguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza jasoko dute, gaikako prestakuntzetara joan ahal izango dira eta irtenbide digitalak arrakastaz ezarri dituzten enpresak bisitatuko dituzte. Arratiako COMECARAN S.A., Kelvion edo Zicsal enpresek programaren aurreko edizioetan parte hartu dute.

Kontaktua

Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gogoratu plazak mugatuak direla.

Ander Arakistain: aarakistain@errota.eus/688 76 64 27.