ERROTA FUNDAZIOA, irabazi asmorik gabeko fundazioa da eta eragile publiko eta pribatuen lankidetzaren bitartez, Arratiako eskualdearen garapen sozioekomikoa sustatzea du helburu.
ARRATIAren garapen ekonomikoarekin konprometituta gaude, bertako lankidetza, iraunkortasun eta toki garapenaren alde lan eginez.
Historia
Arratia 2030
Arratia, eskualde euskalduna, bizia, anitza, inklusiboa, jasangarria, kohesionatua, erakargarria, pertsonen arteko aukera berdintasuna, bizikidetza, hazkunde demografikoa eta justizia soziala bermatzen dituena izan behar da.
Eskualdeko jendartea solidarioa, konprometitua eta denon eskura (ahalbideratuta) dagoen heziketa anitz eta eraldatzailearen bidez, pertsona gaituak eta sortzaileak (ekintzaile-sozialak) dituena izatera iritsi behar da.
Hazkundea eta kalitatezko lana eta enplegu duina lortzeko helburuarekin, gaur egungo enpresa ehunean eta sortuko diren negozioetan lehiakortasuna ahalbideratuko duten esparruak martxan jarri beharko dituena. Hala nola, berrikuntza dinamikak, sektore-enpresa-lurraldearekiko -nazioarteko lankidetza ereduak uztartuz, kanporako proiekzioa bultzatuz eta eskualdearekiko lotura bermatuz (gizarte-ekonomia eredua indartuz)… Eskualdearen aukerak aztertu eta duen ondarea balioan jarri, sektore ekonomiko guztietan ─modu jasangarrian─ lan esparru berriak martxan jartzeko.
… eta guzti hau, Arratiarrok, modu aktibo, garden eta herritarren parte hartzea ahalbidetuz eta bere nortasuna mantenduz egin behar du, beste herrialde batzuekin elkarlana ere uztartuz
Errotaren erronkak
Gobernantza eredua
BATZ, S. COOP.
Areatzako udala
Arteako udala
Bediako udala
Dimako udala
Igorreko udala
Lemoako udala
Zeanuriko udala
Zulaibar lanbide ikastegia




