Euskarari bultzada eman diote Arratiako nagusien egoitzek

EusGara egitasmoari esker zaintza euskaraz emateko pausuak ematen ari dira Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzak

Eskualdeko Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzek bultzada handia eman diote euskarari Errota Fundazioa eta AHIZEren laguntzarekin eta EusGara proiektuari esker. Urrats garrantzitsuak ematen ari dira zaintza euskaraz emateko eta beraien erabiltzaileen beharrei gero eta hobeto egokitzeko. Hain zuzen ere, Arratian, 65 urte baino gehiago dituzten herritaren %60ren lehen hizkuntza euskara da.

Garrantzitsua da Arratiako helduentzat zaintza beraien hizkuntzan jasotzea eta, horren ondorioz, aipatutako egoitzek bere egunean hartutako hiru konpromisoekin lanean jarraitzen dute:

  1. Ikasle euskaldunen praktikak euskaraz izatea.
  2. Nagusi eta senideen hizkuntza hautuak kontuan hartzea, eta tokian-tokiko baldintza eta aukeren arabera erantzuna ematea.
  3. Egoitzetako langileentzako oinarrizko hiztegi bat sortzea, egoiliarrekin euskarazko oinarrizko esaldi eta hitzak erabili ahal izateko.

EusGara Proiektua

Errota Fundazioak AHIZErekin batera sortutako EusGara proiektuak euskara bultzatzen du Arratiako ingurune profesional eta akademikoan. Hizkuntza kudeaketako dohaineko zerbitzua egokitzen da enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara hizkuntzaren erabilerari dagokionez eta erakundearentzat interesgarriak diren eremuetan esku hartzen du.

Egoitzen webguneak

Piedadeondo Egoitza: https://residenciapiedadeondo.com/#nuestra-residencia

Jandoniz Egoitza: https://www.residenciaparamayoresjandoniz.es/

Arratiako Egoitza HEA: https://www.arratia.net/eu-es/zerbitzuak/arratiako_egoitza/Orriak/default.aspx

https://www.arratia.net/eu-es/zerbitzuak/arratiako_egoitza/Orriak/default.aspx